una mujer monta en una e-bike Bizkaibizi

Galdera arruntak

Gehiago jakin nahi duzu? Hemen aurkituko dituzu Bizkaibizi-ri buruz gehien egiten diren galderak eta erantzun egokiak.

Erregistroa

Zergatik kargatu behar dut euro 1, izen-ematea edo inskripzioa doakoa izan arren?

Zure ordainketa-metodoa egiaztatzeko eta zure kontua aktibatzeko, 1 € kargatuko da zure banku-kontuan. Ez da izena emateko kuota bat, hasierako kreditu bat baizik.

Zelan erregistra naiteke?

Webgunean edo bizkaibizi aplikazioan eman dezakezu izena.

Zelan aktibatu nire bezero-kontua?

Zure bezero-kontua aktibatzeko, ordaintzeko metodo bat gehitu behar duzu eta 12.50 €-ko urteko tarifa eskuratu Diru-zorroa atalean (2024/01/1etik aurrera urteko tarifa 25 €-koa izango da).

1 €-ko kreditua jarriko dugu zure ordainketa-metodoa egiaztatzeko. Ez da tarifa bat, eta zure kontuan eskuragarri egongo da alokairu-kreditu gisa. Eskuragarri dauden ordainketa-metodo guztiak ageri dira aplikazioan.

Behin kargua ondo eginda, zure bezero-kontua berehala aktibatuko da. Banku-transferentzia bat egiten baduzu bakarrik aktibatuko da zure kontua bi egunetik lau egunera bitartean, bankuaren arabera.

Bezeroaren kontua

Kargu oker bat aurkitu dut nire bezero-kontuan. Zer egin dezaket?

Edozein kalkulu-akats zuzentzeko, jar zaitez harremanetan gure arreta-zerbitzuarekin app, zuzeneko linea edo posta elektroniko bidez. Mesedez, kasua ulertu ahal izateko, alokairuari/tarifari/bezero-kontuari buruzko beharrezko informazio guztia eman behar diguzu. Bezeroaren arretarako gure zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke asistentzia edo laguntza ataleko Bizkaibizi app-aren bidez, sistemaren webgunearen orri-oinean agertzen den zuzeneko linearen bidez edo info@bizkaibizi.eusren bidez.

Zer gertatzen da nire bezero-kontua zenbaki gorritan badago?

Zure kontua zenbaki gorritan sartzen bada, ordaintzeko dauden kopuruak ezin direlako kargatu, zure kontua aldi baterako desaktibatu egingo da, ordaintzeko dagoen zenbatekoa ordaindu arte. Mesedez, egiaztatu ordaintzeko baliabiderik duzun.

Zergatik desaktibatu da nire kontua?

Ziur aski, ez dago jarrita inolako ordaintzeko modurik. Egiaztatu zure erabiltzaile-kontuan eta, zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan bezeroaren arreta-zerbitzuarekin.

Zelan jar naiteke harremanetan arreta-zerbitzuarekin?

Bizkaibizi arreta-zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke +34 944 943 426ra deituz, info@bizkaibizi.eusra mezu bat bidaliz edo app-aren Euskarriko funtzioaren bidez.

Zelan ezeztatu dezaket nire kontua eta zer gertatzen da nire gainerako saldoarekin?

Erraz ezezta dezakezu edo bertan behera utzi zure kontua gure webgunean saioa hasiz. Sartu eta sakatu “Itxi kontua”. Gainerako kreditua automatikoki itzuliko da.

Halaber, zure ezeztapena posta elektronikoz ere bidal diezagukezu info@bizkaibizi.eusra edo posta arruntez (helbidea webgunearen oinean aurkituko duzu).

Zelan alda dezaket nire telefono-zenbakia?

Telefono-zenbakia aldatzeko, jarri harremanetan gure bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin info@bizkaibizi.eus bidez. Bidali mezua zure konturako erabiltzen duzun helbide elektronikotik.

Alokatzea, aparkatzea eta itzultzea

Zergatik ordaindu behar dut 150 euroko zerbitzu-tasa (bizikleta alokatu dudan lekuan bertan itzuli badut ere)?

Bizikleta estazio ofizial batetik kanpo itzuliz gero, gutxienez 150 euroko zerbitzu-tasa kobratuko da.

Berdin dio bizikleta estazio batean alokatu bada. Aurrekoaren zerbitzu-tasak ez du estaltzen hurrengo erabiltzailearen jokabide txarra.

Nire bizikletaren alokairuaren barruan, eten bat egin dezaket?

Bai, parking modua aktibatu dezakezu app-aren bidez, eta gero kandadua itxi (adi: aparkaleku modua aktibatu aurretik kandadua ixten baduzu, bizikleta berehala itzuliko da). Pedalei eragiten jarraitu ahal izateko, app-aren bidez parking modua itxi edo amaitu eta kandadua automatikoki irekiko da. Ez amaitu aparkaleku modua urrutitik. Halakoetan alokairuak aktibo dirau aparkaleku moduan, eta ohi bezala kobratuko da.

Zelan saihestu edo ebitatu 150 euroko isuna bizikleta bidegabe itzultzeagatik?

Bizikleta bat oker itzuli baduzu, 150 euroko ohiko tasa saihestu edo ebitatu dezakezu, bizikleta berriro alokatuz eta behar bezala itzuliz. Bizikleta berbera jarraian behin baino gehiagotan alokatuz gero, alokairuak batu egiten dira.

Horrek esan nahi du alokairuaren azken aldia lehenengo alokairuaren hasiera-ordutik aurrera eta bigarrena itzultzeko ordutik aurrera kalkulatzen dela. Bi alokairuen arteko etenaldia alokairu-denborari ere gehituko zaio. 150 euroko isuna ez da ezarriko.

Zelan funtzionatzen du Bizkaibizi delakoak?

Erraz eta doan erregistra zaitez aplikazioaren edo webgunearen bidez. Bizkaibizi aplikazioaren edo zuzeneko linearen bidez alokatu daitezke bizikletak. Bizikleta bat alokatzeko eta itzultzeko moduari buruzko informazioa hasierako orrian aurkituko duzu, Zelan funtzionatzen du deritzon atalean.

Bizikleta herri batean alokatu dezaket eta beste batean itzuli?

Bai, egin daiteke. Bizkaibizi bizikleta bat alokatu eta itzul dezakezu udalerri hauetako estazio ofizial batean: Bilbo, Barakaldo, Berango, Leioa, Santurtzi, Getxo, Erandio, Portugalete edo Sestao.

Zelan ezagutu estaioz ofizial bat?

Estazio ofizial guztiak app-aren mapan markatuta daude (markatzaile txikiek bizikleta indibidualak seinalatzen dituzte). Gainera, estazio bakoitzean totemak eta bizikleta lotzeko edo ainguratzeko burdinak daude.

Zelan itzul dezaket nire bizikleta?

Bizikletak Bizkaibizi estazio ofizialetan bakarrik itzul daitezke, eta EZ Bilbaobizi edo GETXOBIZI estazioetan.

Markoaren sarraila ez da irekitzen. Zer egin behar dut?

Lehenik eta behin, egiaztatu ea erradioren bat dagoen blokeoa blokeatzen duena, horretarako atzeko gurpila apur bat biratuz. Jarraian, ireki alokairu aktiboa zure app-an eta sakatu “ireki sarraila”. Berriro hasiko da desblokeoa.

Koadroaren kandadua ez bada irekitzen app-aren bidez irekitzeko beste ahalegin bat egin ondoren ere, gure sistemak automatikoki detektatuko du hiru minutu barru, eta alokairua bertan behera utziko du, ezeztatu egingo du. Ez da inolako kosturik ezarriko. Egiazta ezazu zure aplikazioan alokairua bertan behera geratu dela, eta hiru minutu igaro ondoren aktiboan jarraitzen badu jar zaitez harremanetan bezeroaren arretarako gure zerbitzuarekin.

Bizkaibizi bizikletak alokatu ditzaket aplikaziorik gabe edo Interneteko konexioa duen telefono mugikorrik gabe?

Bai, beste aukera bat da, bizikletak zuzeneko linearen bidez ere alokatu daitezke.

Zergatik ordaindu behar dut 150 euroko zerbitzu-tasa (bizikleta alokatu dudan lekuan bertan itzuli badut ere)?

Bizikleta estazio ofizial batetik kanpo itzuliz gero, gutxienez 150 euroko zerbitzu-tasa kobratuko da.

Berdin dio bizikleta estazio batean alokatu bada. Aurrekoaren zerbitzu-tasak ez du estaltzen hurrengo erabiltzailearen jokabide txarra.

Itzulketa ez da behar bezala egin. Zer egin behar dut?

Jakinarazi berehala gure bezeroarentzako arreta-zerbitzura huts egindako itzulketei buruzko informazioa, app-aren edo zuzeneko linearen euskarriaren bidez, eta eskura izan bizikleta-zenbakia, zein izan den aparkalekua eta benetako erabilera-denbora. Bezeroaren arretarako gure zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke Bizkaibizi app-aren bidez asistentzia-atalean edo sistemaren webgunearen orrialdearen oinean agertzen den zuzeneko linearen bidez.

Zer gertatzen da nire bizikleta estazioetatik urrun itzultzen badut?

Zure bizikleta baimenik gabe itzultzen baduzu, gutxienez 150 euroko zerbitzu-komisioa kobratuko zaizu. Zerbitzu bakoitzeko karguei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu webgunean.

Zer egin behar dut nire bizikletak akats bat badu?

Akatsak erraz jakinarazi ahal zaizkio bezeroaren arretarako gure zerbitzuari, aplikazioaren feedback funtzioaren, zuzeneko linearen edo posta elektronikoaren bidez. Mesedez, egiaztatu bizikletak akats nabarmenik ez duela bidaia hasi aurretik edo alokatu aurretik, eta jakinarazi iezaguzu edozein kalte, bizikletak ahalik eta lasterren blokeatu eta konpondu ahal izateko. Bizikleta batekin joan eta orduan akats bat sumatu baduzu, amaitu bidaia eta deitu gure zerbitzura. Orduan bakarrik utzi ahal izango dugu bertan behera bidaia eta bizikleta erregistratu, konpondu ahal izateko.

Zoritxarrez, ezin dugu kosturik itzuli bizikleta erabiltzen jarraitu baduzu, akats nabarmenak izan arren.

Gure bizikletak

Zein da bizikleten gehieneko karga?

Gure bizikleten eta e-bikeen gehieneko karga 100 kg-koa da, eta kilo horietatik gehienez 5 kg saskian eraman daitezke.

Tarifak eta baldintzak

Zer baldintza eskaintzen dizkit eguneko/asteko/hileko edo urteko tarifak?

Urteko abonua nahitaezkoa da Bizkaibizi bizikleta partekatuen sistema erabili ahal izateko. Urteko bonu hori eskuratu barik, ezin izango duzu zure kontua aktibatu.

Zelan lotzen dut Bizkaibizi nire kontua bazkide batekin, baldintza berezien onuradun izateko? Non aplikatzen da deskontua?

Kontrakoa adierazi ezean, elkarlan elkartuen bidezko baldintza bereziak dagokion hirian edo dagokion sare-sisteman baino ez dira aplikatuko. Gainera, deskontua lehenengo bizikletari aplikatuko zaio soilik bizikleta batzuk paraleloan alokatzen badira. Prezioen orrian, CAMPUSbikean edo sistemaren dagokion webguneko bazkide orrian kontsulta ditzakezu baldintza zehatzak. Sistemaren webgunea ezagutzen ez baduzu, erabili kokapenaren araberako bilaketa.

Zelan baliogabetu edo ezeztatu ditzaket tarifak?

Automatikoki luzatzen ez diren tarifak ez dira baliogabetu edo bertan behera utzi behar. Automatikoki berritzen diren tarifak aplikazioan utz daitezke bertan behera.

Zenbat balio du Bizkaibizi delakoak eta zer tarifa daude eskuragarri?

Zure kontua aktibatzeko eta Bizkaibizi bizikletak erabiltzeko, 12,50 euroko urteko abonua eskuratu behar duzu (25 euro 2024ko urtarriletik aurrera). Ondoren, oinarrizko tarifa aplikatuko da. Informazio guztia webgunean aurkituko duzu.